Euskal Fondoak Bilboko publikoaren aurrean ‘Hemen bai egiten da borroka: 20 urteko aktibismo feminista El Salvadorren’ dokumentala aurkezten du.

Euskal Fondoak Bilboko publikoaren aurrean ‘Hemen bai egiten da borroka: 20 urteko aktibismo feminista El Salvadorren’ dokumentala aurkezten du.

Euskal Fondoa, CONFOCOSeko bazkide funtsa, Bilboko Udala eta La Colectiva Feminista de El Salvador elkartearekin elkarlanean, ‘Hemen bai egiten da borroka: 20 urteko aktibismo feminista El Salvadorren’ dokumentala aurkeztu dute, aktibismo feministaren bidez errealitate injustuak erakusten dituzten Salvadorreko pertsonen testigantzak jasotzen dituena.

Hiru erakundeen arteko lankidetzaren 20. urteurrena ospatzeko, maiatzaren 27an kanpaina berezi bat jarri zen martxan: “Hemen bai egiten da borroka. 20 urteko aktibismo feminista El Salvadorren”, eta Euskal Fondoaren sare sozialen bidez Salvadorreko emakumeen hainbat testigantza zabaldu zen bideo eta argazki txikien bidez.

Eta hori kanpainak izen bera duen dokumentalaren aurkezpenean ikusi zenaren aurrerapen bat besterik ez zen, uztailaren 3an Bilboko Bilborock aretoan proiektatu zena. Bertan, La Colectiva elkartearen borroka laguntzen duten eta aktibismo feminista funtsezkoa den errealitate injustuak erakusten dituzten Salvadorreko pertsonen testigantzak agertzen dira. ‘Hemen bai egiten da borroka’ aldarrikapen kantua da, feminismoen bidez guztiontzat eta guztientzat egiteko gonbidapena.

Proiekzioaren ondoren, bertaratuek eztabaida-mahaia ikusi zuten, Clara Murguialday moderatzaile zela, eta kanpainaren protagonistetako batzuk bertan egon ziren: Morena Herrera, feminista, El Salvadorreko Tokiko Garapenerako Colectiva Feminista-ko (CFDL) sortzailea; Irma Lima, CFDLko zuzendaritza-taldeko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gaztenpatia-CFDL programaren koordinatzailea; eta Sonia Sánchez, Santo Tomás-eko (El Salvador) ingurumen defendatzailea, Grupo Roble-ren hiri-megaproiektuaren aurkako borroka hasi eta bere komunitatearekin batera, kontrako prozesu judiziala irabazi eta bere lurraldearen babesa lortu zuena.

 

Non gaude