Osasuna sustatzea kirolaren bidez Mozambiken

Osasuna sustatzea kirolaren bidez Mozambiken

El Fondo Galego de Cooperació i Solidariedade eta Fundación Encontro bideo honen bidez erakusten digute “Osasuna sustatzea kirolaren bidez landa eremuan Boane eta Namaacha barrutietan” proiektuaren lehen fasearen jarduerak. Ekimena gazteen artean gaixotasunak eta mendekotasunak prebenitzera zuzenduta dago. Ehun gazte baino gehiago batu ziren bost komunitateetako futbol taldetara, eta 250 gaztek baino gehiagok egiten dute atletismoa. Gainera, 26 monitore eta ekintzaile trebatu ziren sexu-transmisiozko gaixotasunei edo haurdunaldi goiztiarrei buruzko kontzientzia hartzeko, bizimodu osasungarriak inplementatzeko eta gazteen artean genero-berdintasuna sustatzeko asmoz.

Non gaude