Skip to main content

Información disponible solamente en castellano

adierazpena “Lankidetza koronabirusari aurre egiteko”

30 de Abril de 2020
Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioak (Estatuko 1.300 tokiko gobernu baino gehiago biltzen ditu) “Lankidetza koronabirusari aurre egiteko” adierazpena kaleratu du ostegun honetan, apirilaren 30ean. Manifestu horren arabera, testuinguru globalean, hegoaldeko herrialdeetako populazioa alde batera uztea ez da aukera bat, eta, horregatik, proposatzen du behin gure lurraldeetan alarma-egoeratik aterata, berriz ere koronabirusaren ondorioei aurre egiteko hain prestatuta ez dauden beste herri eta herrialde batzuei laguntzeko ahalegin solidarioak biltzea. Nuria Parlon Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioko presidenteak adierazi duenez, “Pandemia honek belaunaldi oso bat probatzen du. Haren esku egongo da gaur munduaren etorkizuna hamarkadetan zehar”. “Orain inoiz baino gehiago, GIHetan oinarritutako gobernantza globala sustatu behar da. Esparru berri horretan, garapenerako nazioarteko lankidetza estrategikoa izango da, eta erronka handi horren protagonista izan nahi dugu tokiko eragileok “. Lehenengo fasean, tokiko eta tokiz gaindiko erakundeen ahalik eta atxikimendu gehien jasotzea da sustatzaileen asmoa, bai eta tokiko eta tokiz gaindiko hautetsien gehieneko atxikimenduak ere; udalerriak garapenerako lankidetzari ematen dion laguntza ikusarazteko, tresna eraginkorra eta beharrezkoa baita COVID-19ren pandemiak izan duen erronka globalari erantzun globala emateko. Bigarren fasean, adierazpen honek udalerrien eta udalaz gaindiko erakundeen garapenerako lankidetzarako eta nazioarteko elkartasunerako aurrekontuei eusten zaiela bermatzeko balio behar du; hegoaldeko tokiko gobernuen ahaleginak indartzeko; baita herrialde pobretuenetan, indarkeriazko gatazketan murgilduta edo migratzera behartuta dauden eta babesa bilatzen duten pertsonei laguntzen dieten gizarte zibilaren ahaleginak bermatzeko ere. COVID-19ren mehatxuaren aurrean, Lankidetza eta Elkartasun Fondoetatik etorkizunean gerta daitekeen berragertzea saihesten lagundu nahi da; eta, aldi berean, hurrengo pandemia globala hedatzeko arriskuari eustearen aldeko apustua egin da. Defendatzen dutenaren arabera, ekintza hori ez da berehalako osasun-erantzunera mugatzen, baizik eta, bereziki, tokiko gaitasunak indartzean oinarritzen da, hau da, hurbileko oinarrizko zerbitzuak kudeatzean, tokiko eragina duen edozein krisi globali aurre egiteko. adierazpena “Lankidetza koronabirusari aurre egiteko” (klikatu hemen)