
Kooperazio eta Elkartasun Fondoen Konfederazioak bere proposamenak aurkezten ditu estatuko kooperazioaren egituraren erreforma berriaren aurrean.
27/05/2021
Lehen senidetze eta udal lankidetza fondoei hasiera eman zitzaienetik, 30 urte baino gehiago igaro dira. Urte hauetan zehar, Espainiako lankidetza multzoak eboluzionatu egin du aktore anitz dituen sistema batera, non gizarte zibilaren parte-hartzea nabarmena den eta deszentralizatutako lankidetzak, autonomia-erkidegoek, tokiko gobernuek, udalek, diputazioek, udalerriek, etab. osatzen duten modura ulertzen denak, protagonismo berezia duen, eguneratze eta berrantolaketa behar duen eredu partikularra osatuz.