
Kooperazio Fondoen Konfederazioaren Ohiko Batzar Nagusia 2021
11/04/2021
Joan den apirilaren 9an, Kooperazio eta Elkartasun Fondoen Konfederazioak Ohiko Batzar Nagusia ospatu zuen, Núria Parlon-ek zuzenduta. Oraingoan bi gonbidatu berezi izan genituen: Gabriel Ferrero, MAEUECeko Garapen Jasangarriaren Politiken Zuzendari Nagusia eta María Pilar Moreno, DGPOLDESeko Deszentralizatutako Lankidetza eta Hezkuntza Arloko burua, eta haiekin Konfederazioaren eta DGPOLDESen arteko lankidetza hitzarmen baten aurkezpena nabarmendu eta ospatu genuen.
Pandemia hasi zenetik urtebete igaro ondoren ospatutako Batzar honetan, kudeaketa epealdi honek egoera berezi hauetan zer suposatu duen baloratu zen, eta konpromisoa indartu zen Kooperazio Fondoak eta Konfederazioa solaskidetza espazioetan nabarmendu daitezen lan egiten jarraitzeko, eta modu honetan Estatuko Kooperazio ereduaren erreformari buruzko posizionamendu-dokumentua aurkezteko.
Zentzu honetan, Núria Parlón presidenteak, bertaratuei ongietorria emateko hitzetan, Konfederazioaren eta Fondoen -1.100 toki gobernu baino gehiago biltzen dituena- papera nabarmendu zuen Estatuko kooperazio egituraren eztabaidetan eta udal lankidetza bultzatzeko ahaleginean.
Nabarmendu zen puntu gisa, tokiko gobernuen deszentralizatutako lankidetzaren operatibitatea bermatuko duen arau-esparru argi, homogeneo eta ez diskrezionala bermatzeko beharra azpimarratu zen.
Bileran, 2020. urteko kudeaketa memoria onartu zen eta 2021. urterako lan-plana eta aurrekontua berretsi ziren, non lau helburu nagusitan lan egiten jarraituko den:
- Konfederazioa koordinazio eta Kooperazio Fondoen lan bateratu espazio gisa indartzea.
- Integratutako Fondoak indartzea.
- Konfederazioaren solaskidetza eta ordezkaritza lerroak ezartzea garapenerako lankidetzako beste aktoreekin.
- Konfederazioaren komunikazio eremua indartzea.
Barcelona, 2021eko apirilaren 9a