
Nuria Parlón, Fondoen Konfederazioko presidente berria aukeratua
19/02/2020
Fondoen Konfederazioaren Batzar Nagusiak, estatuko toki erakundeak biltzen dituena (Udalak, Diputazioak eta Konsellak barne), 9 lurralde-fondotan antolatuta, asteazkenean otsailaren 19an berritu zituen gobernu-organoak Bilboko Alde Zaharreko Yohn-La Bolsa Jauregian egindako ekitaldi batean. Núria Parlón, Santa Coloma de Gramenet-eko alkatea (Bartzelona) eta Fons Catalàren presidenteordea, erakundearen lehendakaritza hartzen du.
Karguak berritu ondoren, lehen osoko bilkura honetan, Kontseilu Konfederaleko karguak izendatu ziren 2020-2023 eperako. Parlón-ek Juan A. González, Nigran-eko alkatea (Pontevedra) eta Fondo Galego-ren lehendakaria, ordezkatuko du, eta presidenteordetza hartuko du.
Kontseilua Euskal Fondoaren (Ernesto Sainz, Agurain-eko alkatea), Fons Menorquí-ren (Susana Mora, Kontseilu Insularreko lehendakaria), Fondo Andaluz – FAMSI (Ignacio Caraballo, Huelvako Diputazioko lehendakaria), Fondo Extremeño – FELCODE (Mª del Rosario Cordero, Cáceresko Diputazioko lehendakaria), Fons Mallorquí-ren (Mª Antonia Mulet, Algaidako alkatea), Fons PItiús-en (Eivissako Udaleko zinegotzia) eta Fons Valencíà-ren (Álvaro Escorihuela, Vila-realeko Udaleko zinegotzia) ordezkariek osatzen dute.