
Fons Pitiús Eivissa eta Formenterako ordezkari politiko berriekin bildu da
29/07/2019
Legealdia hasi dela eta, Fons Pitiús de Cooperació-ko gerentea Eivissa eta Formenterako erakunde publikoetako ordezkari politiko berriekin bilerak egiten ari da, Fons-eko bazkide direnak (udalak eta kontseiluak). Helburua elkartearen lan-ildoak aurkeztea da, eta garapenerako lankidetzari dagokionez, erakundeen zerbitzura jartzea. Era berean, bilerak irailan ospatu behar den batzarra prestatzeko balio dute, Fons-eko zuzendaritza exekutibo berria osatuko duten pertsonak aukeratzeko. Joan den astean bilera izan zen Formenterako Kontseiluko presidente Alejandra Ferrer eta Ongizate Sozialeko kontseilari Rafael Ramírez-ekin.