
Jordi Pubill i Sauquet, Fons Català de Cooperacióko presidente berri hautatua izan da
16/04/2019
Joan den astean Fons Català de Cooperació al Desenvolupament-ek 40. Batzar Nagusia ospatu zuen, eta bertan aukeratu zuten presidente berria, Jordi Pubill i Sauquet, La Garrigako alkatea, Meritxell Budóren ordez, azken 8 urteetan Fons Català-ren presidente izan dena eta Kataluniako Generalitateko Gobernuaren Presidentetza Kontseilari izendatua izan dena.
Bere aurkezpen diskurtsoan, aurrekoaren lana eskertu zuen eta garai berrietara egokitutako lankidetza-politika eraginkorren aldeko apustua egin zuen.
Pubill, La Garrigako Ekonomia Sustapen eta Industria, Tokiko Enplegu Zerbitzua eta Gazteria zinegotzia izan zen.
Gainera, presidente berriaren hautaketaz gain, ondorengo gaiak onartu ziren:
- Presidetzia ordezkatzea.
- 39. Batzar Nagusiaren aktaren onarpena.
- Fons Català-ren 2018ko jardueren txostena.
- 2018ko ekitaldiaren kontabilitate itxiera eta auditoria txostenaren aurkezpena.
- 2019ko lan lerroen proposamena onarpenetarako.
- 2019ko ekitaldi ekonomikoaren aurrekontu proposamena onarpenetarako.
- Lankidetza proiektuen proposamena onarpenetarako.
- Beste gai batzuk.
Ekitaldia itxi zuen Manel Vila jaunak, Kataluniako Generalitateko Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusiak.