
Fons Valencià-k 2018ko Boluntario Espezialista Programaren itxiera egiten du hainbat arlotako udal-langileekin.
11/04/2019
Fons Valencià-ren “Udal Boluntario Espezialista 2018” programaren VII. edizioak amaiera eman zuen atzo, hilabete askotako lanaren ostean, nazioarteko lankidetzako lan honetan parte hartu duten erakunde, antolakunde eta administrazio guztietako ordezkariak bilduz.
Asteazken honetan, apirilaren 10ean, Valentzian Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin da ekitaldia. Neus Fábregas, Valentziako Udala, Antonia Moreno, Valentziako Gobernuko Kooperazio eta Solidaritate Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria eta Xelo Angulo, Fons Valencià per la Solidaritat-eko presidentea bertaratu dira eta ekitaldiari ongietorria eman diote.
Fons-eko presidente Xelo Angulok parte-hartzaile guztien presentzia eskertu nahi izan du hasierako puntu honetan “Hegoaldeko kontraparteentzako hain onuragarria den lan bateratu hau eta EMV programan parte hartu duten pertsonentzako hain aberasgarria izan dena”.
Guztira, 2018ko edizio honetan parte hartu duten hogeita hamar Udal Boluntario Espezialista baino gehiago egon dira ekitaldian, Fons-ek Hegoaldeko herrialdeetan, Ekuador, El Salvador, Guatemala eta Bolivian dituen kontraparte ezberdinekin partekatutako esperientziak elkartrukatzeko.
Lan-mahai ezberdinen parte-hartze ordenak aukera eman du sektore ezberdinetako hainbat esposizio eta esperientzia entzun ahal izateko, hala nola ingurumena, turismoa, nekazaritza, generoa edo gastronomia, guztiak lankidetza ikuspegitik ikusita.
Lan-mahai ezberdinetan, programaren hurrengo edizioei begira oso ondorio positiboak eta eraikitzaileak atera dira. Lehenengoan, Camilla Miraudo Fons-eko Nazioarteko Kooperazioko teknikaria izan da moderatzailea, eta parte-hartzaileetako bat Daniel Chicano, Xàtivako Udaleko gizarte hezitzailea, PROCESO Servicios Educativos ONGD kontrapartearekin Boliviako Chiquitanía eta guaraya eremuko 6 udalerrietan gazte taldeen indartze teknikoan lan egin duena. Chicanok adierazi du “dudarik gabe Boliviara itzuliko nintzateke, lehen unetik nire familia baten parte bezala hartu ninduen jendearekin”.
Bigarren mahaian, Eduard Gay Polinyà de Xúquer-eko Udaleko teknikari eta 2018ko edizioan EMV bezala parte hartu duenak, eta beste batzuen artean, María Alcaraz, Montesa Udaleko garapen lokaleko teknikariak parte hartu dute, ikusleen eta mahaikide guztien barre artean, egoera zibilez galdetzen diotenean: “ni boluntarioa naiz”, esan du, eta ondoren, “bizitzeko modu bat da eta esperientzia honekin iritzi hau berretsi dut”.
Eguneko azken mahaian, Pere Climent Valentziko Udaleko teknikariak moderatu du eta Juan Rodrigo Sanfélix, Valentziko Udaltzaingoko Ofiziala, Amador Giménez, Valentziko Suhiltzaileen Gorputzeko Ikuskatzailea, Joaquín Vilches eta Miguel Cervera, Valentziko Suhiltzaileen Gorputzeko Azpiofisiala eta Sarjentua eta Ekuadorko Cotacachi suhiltzaileen gorputzarekin elkarlan batean parte hartu dutenak izan dira parte-hartzaileak. Hiruak bat etorri dira ekintza hau “ez da munduko suhiltzaile gorputzen artean arraroa eta beti besteengandik ikasteko modu ezberdina izaten da, egiten dugunaren eta hobetu dezakegunaren ikuspegi ezberdina”, Giménezen hitzetan.
Jardunaldiaren amaieran, zazpigarren edizio honetako Udal Boluntario Espezialista guztiei ziurtagiriak entregatu zaizkie, parte hartzaileak datozen udalerrietako edo mankomunitateetako zinegotzien eskutik. València, Torrent, Sueca, Polinyà de Xúquer, Elx, Ontinyent, Xaló, Gandia, Catarroja, Montesa eta Xàtiva kasuak dira. Valentziako Generalitateko Kooperazio Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa, Lourdes Sanchis departamentuko zuzendariordea izan da.
Generalitateko Kooperazio eta Solidaritate Zuzendaritza Nagusiak diruz lagundutako proiektu honek, etorkizuneko edizioetarako jarraipena izango du ziur asko, Pere Climent-ek ekitaldiaren amaieran adierazi duenez, “etorkizuneko apustua da lankidetzarako eta solidaritaterako, gainera, mundu zuzenago eta jasangarriago bat lortzeko gure asmoa erakusteko”.